2011-02-22

ASTEROKO LEIHAKETA (Amezketako zintzur moztailearen eskutik)


Zein izan zen? 2004ko Andoaingo Gaztetxeko, lehenengo Holidays In Bardulian, lehen jo zuen taldea eta ondorioz, Holidays in Bardulia jaialdia estreinatu zuen taldea???

Oparia: Ostiada Oi! taldearen kamiseta bat, eta bakarra!

Animatu eta parte hartu!!

Otsailak 23, HOLIDAYS HISTORIKOA, Kaleko Mobidan!


Gaueko 23.00tatik 00.00tara, Holidays in Bardulia, gipuzkoako punkoi! taldeen jaialdiaren inguruan jardungo gara Kaleko Mobida irratsaioan. Aste honetan (Otsailak 26, Elgoibarko gaztetxea: NPJ, CC627, COLD REVENGE, THE LAST STRENGHT, IN YOUR FACE, DOUBLING BOYS, HELL BEER BOYS, NEVER SURRENDER, NEALLTA FOLA) ospatuko den Zortzigarren edizio honetaz hitz egiteaz gain, aurreko edizioetako anekdota, pasadizo eta kuriositateak aztertuko ditugu. Betiko lehiaketa, inkesta eta agendaren sekzioak aipatuko dira, berri batzuez lagunduta. Gaurkoan Apunta, Porron y kuenta nueba, Against the rapist, street alarm, doubling boys, Korrosion Zerebral...taldeen musika entzungo da. Biru, Josue, Ekaitzbond, Atxi, Dura, Blasko eta Pepino izango dira gonbidatuak. Oi! musika eta katxondeoa. Bizitza luzea Holidays in Barduliari!!

2011-02-15

ASTEROKO LEIHAKETA (Amezketako zintzur moztailearen eskutik)


Aste honetako irratsaiora, Oier eta Josue, Cold Revenge-ko baxua eta gitarra etorri direnez, talde honen inguruko galdera bat da aste honetako lehiaketakoa. Erantzunen artean “Encefalika FM” taldearen Consumir preferentemente antes de que te jodan diskoa zozketatuko da. Hor doa:

Zein izan zen gaur egungo Cold Revenge taldearen LEHEN izena?

Animatu eta Erantzun!! Disko bat irabazi dezakezu!!

Otsailak 16, PUNKOI! NAFARRA KALEKO MOBIDAN!!


Gaueko 23.00tatik 00.00tara Kaleko Mobida punkoi! irratsaioan, punkoi! nafarrean zentratuko gara, Sindrome Oi!, Akto Reflejo, Siete Balas, Iraultza, Saskarrak eta Aztarna taldeak entzungo ditugu. Horrez gain, lehiaketa, agenda eta inkesta ere aipatuko dira, Sorpresatxo handi eta harrigarri bat ere izan da. Gaurkoan Josue, Oier, Biru eta Ekaitzbond izan dira irratsaioan. Oi! musika eta katxondeoa.

2011-02-08

ASTEROKO LEIHAKETA (Amezketako zintzur moztailearen eskutik)


Ostiada oi! taldearen inguruko galdera da aste honetakoa, erantzunen artean, AZTARNA taldearen "New Generation"  diskoa zozketatuko da:

Nongoak dira Ostiada oi! taldeko kide originalak?? hiru herri eskatzen ditugu! ERANTZUN!!!ERRAZA DA ETA!!


Otsailak 9, BARDULIAKO TALDE ZAHARRAK KALEKO MOBIDAN!


Asteazkenero bezala, 23.00tatik 00.00tara Kaleko Mobida Punkoi! irratsaioa info7 irratian! Gaurkoan, Gipuzkoako punkoi! talde zaharren inguruan jardungo gara, Kalekumeak, Hell Beer Boys, Brigada Criminal, Des-kontrol eta Ostiada Oi! taldeak entzungo dira. Horrez gain, Aztarna taldearen "New Generation" diskoa entzungo da, betiko agenda, lehiaketa eta inkestaz lagunduta. Gaurkoan, Sander, Biru eta Ekaitzbond izango dira. Oi! musika eta katxondeo gehiago!

2011-02-01

ASTEROKO LEIHAKETA (Amezketako zintzur moztailearen eskutik)


Aste honetako leihaketa, Tango 14 talde argentinarraren inguruan doa. Talde hau Buenos Aires hirikoa da,  Oi! futbolero eta kaskamotz rocknroll-aren nahasketa bat egiten dute. Oso maitea dugu talde hau Kaleko Mobidan. Ondoren datorren galdera asmatzen dutenen artean, Erasoka taldearen "Itzalpetik" diskoa eta Izu Giroa fanzinearen 18. zenbakia zozketatuko dira:

Zer esan nahi du Tango 14 (taldeko izeneko) 14 zenbakiak? Pistatzat esango dugu, futbola eta garagardoarekin lotuta dagoela. Tango izena berriz, Buenos Airesen hain tradizionala den musikagatik da.

Animatu eta Erantzun!!

Otsailak 2, ERASOKA eta PUNKOI! LATINOAMERIKARRA KALEKO MOBIDAN!


2011kako Otsailak 2an, urteko Kaleko Mobidako laugarren irratsaioan, gaueko 23.00tik 00.00tara Erasoka taldearen "Itzalpetik" diskoa entzungo da lehenengoz, "Izu Giroa" punk eta hardcore euskarazko fanzinearen 18.zenbakia aipatuko da, Urtarrilak 28ko Leioako herriko tabernako eta Urtarrilak 29ko Bergarako gaztetxeko kontzertuen kronika egingo da. Irratsaioko gai garrantzitsua "Amerika Latinako Punkoi!-a" izan da, Tango 14 (Argentina), Ultimatum (Kolonbia), Utopia (Txile) eta Los Monjo (Mexiko) taldeak entzun dira. Horrez gain, agenda, inkesta eta lehiaketaren sekzioak ere landu dira. Biru eta Ekaitzbond izan dira gaur. Oi! Musika eta Katxondeoa.