2011-04-19

ASTEROKO LEIHAKETA!!



Aste honetako galdera Nabat talde mitikoaren ingurukoa da. Euskal Herriko talde batek, beraien lehen demoko (Rip Off taldearekin splita) “Laida Bologna” abestiaren euskarazko bertsio bat jotzen du, Zein da talde hori?

Oparia Riot Kids fanzinearen kamiseta bat izango da, badakizue parte hartu!!

Apirilak 20, OI! ITALIARRA, Kaleko Mobidan!


Apirilak 20, Asteazkena, gaueko 23.00tatik 00.00tara Kaleko Mobida Punkoi! Irratsaioan, Punkoi! Musika italiarra aztertuko da, Lander Striker, Atotxa eta Siratz Street Alarmekin. Nabat, Klasse Kriminale, Los Fastidios, Atarassia grop eta Malasuerte Fi-sud taldeak entzungo dira. Horrez gain, primizian Having a Laugh eta Strikers taldeen musika entzungo dira. Beti bezela, leihaketa, inkesta eta agenda aipatuko dira, eta askoz gehiago! Euskal Herriko punkoi! Musikaren onena Info7 irratian!


2011-04-12

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Aste honetako galdera Txarrantxa Rock-aren ingurukoa da, aste honetan VI.urtemuga ospatzen denaren aitzakiarekin.

Zein izan zen Txarrantxa Rock-aren V. Urtemugako kartela? Hau da, zein taldek jo zuten bertan? Zozketatuko dugun oparia, Riot Kids fanzinearen 20. eta 21. zenbakiak izango dira. Parte hartu eta erantzun!

Apirilak 13, ORREAGA CONFIDENTIAL, Kaleko Mobidan!!


Apirilak 13, gaueko 23.00tatik 00.00etara, Kaleko Mobida Euskal Herriko Punkoi! musikaren irratsaioan, irratsaio berezi bat prestatuko dugu Orreaga 778 taldearen inguruan “ORREAGA CONFIDETIAL” izena izango du, irratsaio hau behar den bezala burutzeko Pepino etorriko da, taldeko baxulari oiha. Taldea influentziatu duten taldeen musika eta antzekotasunetan sakonduko da, eta abesti inedito batzuk ere entzungo dira. Horretaz gain beti bezala, lehiaketa, agenda eta inkestaren sekzioak ere aipatuko dira. Oso saio interesgarria, ez ezazu galdu! Oi! musika eta katxondeoa!


2011-04-05

ASTEROKO LEIHAKETA!


Aste honetako galdera, Plan B taldearen ingurukoa da, pasa den astean EP berri bat aurkeztu baitziguten. Formazio originala aldatua izan zen orain dela zehozer, eta Aratz (Afonia) sartu zen baxulari bezala.

Zein da formazio originaleko eta taldea utzi zuen baxulariaren izena? Opari bezala beraien EP berria izango dugu.

Animatu eta parte hartu!


Apirilak 6, KORRESPONTSALAK NAGUSI KALEKO MOBIDAN!


Apirilak 6, Asteazkena, gaueko 23.00tatik 00.00etara, asteazkena bukatzeko era onena Kaleko Mobida Punkoi! Irratsaioarekin. Gaurkoan, pasa den asteburuko kontzertuen kronikak egingo ditugu, gure korrespontsal ezberdinei deituz. Saio bukaeran, agenda, lehiaketa eta inkesta aipatuko dira beti bezala. Abesti berri batzuk primizian eta betikoa, Oi! musika eta gehiago!