2011-12-21

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Zeinena da portadako aurpegi hori? zozketatzen dugun oparia teletetxo eta puzkarra recordsen diska pack bat izango da!ANIMATU!

Abenduak 21, Bartzelonako punk eztanda Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, Bartzelonako 70. hamarkada bukaerako punk mugimenduan murgilduko gara Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Asteburuko pasadizoak eta nobedadeak aipatu eta gero, Bartzelonako punk-rock eszenan pioneroak izan ziren La Banda Trapera del Rio eta Ultimo Resorte taldeak entzungo ditugu. Horrez gain beti bezala agenda eta leihaketa. Gaurko honetan Jokin etorriko zaigu, "Oi! umorea" bermatuta dago. 

2011-12-15

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Zein da talde honen "disko"-aren izena? Opari bezala Herri Guda taldearen "atzera egin gabe" diskoa zozketatzen dugu! ANIMATU!

2011-12-14

Abenduak 14, Zaharrak berri Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, 90.hamarkadara salto egingo dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Lager 33 sopelarren "Violencia, futbol y cerveza", Frontpilsen bartzelonarren "Aquest es el nostre moment", Iskanbila arrasatearren "Hay que machacar", Cockney Rejects ingelesen "Bad Man/New Song"...diskoak entzungo ditugu. Horrez gain beti bezala, agenda, berriak eta leihaketa. Oi! musika eta katxondeoa!

2011-12-08

ASTEROKO LEIHAKETA!


Rombos Negros taldeko gitarra eta ahotsa, Pablok, neskaz osaturiko zein Oi! taldetan jo izan zuen garai baten? Oparia: Doubling Boysen diskografia eta irten berri den Rombos Negros eta Lobos Humanos taldearen split-a. ANIMATU!

2011-12-06

Abenduak 7, Musika berria Kaleko Mobidan!



Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara Euskal Herriko hainbat punk-oi! taldeetako diska berriak entzungo ditugu Kaleko Mobida irratsaioan. Aurreko asteko kontzertuetako kronikak egiteaz gain, Herri Guda talde goierritarraren "Atzera egin gabe" , BC BOMBS talde bilbotarraren "Lets go bombs" eta Esteka talde bizkaitarraren "Zarata ala hil" diskoak entzungo ditugu. Bukaeran leihaketa eta agenda. Oi!