2011-05-31

ASTEROKO LEIHAKETA!!



Aste honetako galdera, Alta Tension talde Balentziarraren ingurukoa da, beraien “La Historia continua” diskoaren argitaratze urtea eskatzen dugu, oparia Ex – Pañolak taldearen “Gazte Iraultzaileak” lehen lana izango da.

Ekainak 1, ATZERA BEGIRA ETA BERRIAK, KALEKO MOBIDAN!


Ekainak 1, gaueko 23.00tatik 00.00tara “Atzera begira eta berriak” irratsaioa entzun ahal izango duzue Kaleko Mobida punkoi! Irratsaioan. Alta Tension (Balentzia), Utopia eta 8 bolas (Txile) taldeen musika entzungo da 90. hamarkadara begiratuz, gero Ex – pañolak taldearen “Gazte Iraultzaileak” lehen lana eta Ordiziko gaztetxeko 25.urteurreneko bilduman The Last Strenght, Dune Buggy, Burusoil, Herri Guda…taldeak entzungo dira aktualitatera joaz. Horretaz gain inkesta, leihaketa eta agenda aipatuko dira.Oi! musika eta katxondeoa.

2011-05-24

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Afonia, Kalekumeak, Dictadura eta Achtung taldeetan bateria jo baino lehen, aurreko zein bi taldeetan jo zuen erritmoa zainetan daraman gure Bolbok?

Oparia, Achtung taldearen "Tumbando aguja" lehen lana! ERANTZUN!!

MAIATZAK 25, ACHTUNG!! KALEKO MOBIDAN!


Gaurkoan, beti bezala gaueko 23.00tatik 00.00etara, Kaleko Mobida punkoi! irratsaioan, ACHTUNG!! taldearen bisita jasoko degu, beraien "Tumbando aguja" lehen lana aurkeztuko da. Taldeko ahoslaria "Pepino" eta bateria gizona "Bolbo" izango ditugu, Biru ere beti bezala hortxe egongo delarik. Horrez gain, leihaketa, agenda eta inkesta aipatuko dira. Oi! musika eta katxondeoa!

2011-05-18

ASTEROKO LEIHAKETA!!

Aste honetako galdera Strikers talde debarraren ingurukoa da, eta konkretuki Deba herriko Punkoi! mugimenduari buruzkoa. 

Deban Barduliako Punkoi! taldeen kantak bertsionatzen dituen Bertsio-talde bat existitzen da, bertan Strikers taldeko kide batzuk jotzen dute. Nola deitzen da talde hori?

Oparia, Strikers taldearen "Gure Izaera" lehen lanaren kopia bat izango da!

PARTE HARTU ETA ERANTZUN!!


MAIATZAK 18, STRIKERS, KALEKO MOBIDAN!!


Maiatzak 18, gaueko 23.00tatik 00.00tara Strikers talde debarraren bisita jasoko dugu Kaleko Mobida irratsaioan. Beraien "Gure izaera" lehen lana kaleratu dutenaren aitzakia hartuz, elkarrizketatuak izango dira txapa irratiko estudioetan. Honez gain Pepino jaunarekin hitz egingo dugu, Achtung taldearen inguruko berriei buruz informa gaitzan. Horrez gain betiko agenda, inkesta eta leihaketa aipatuko dira. Oi! musika eta katxondeoa!




2011-05-11

ASTEROKO LEIHAKETA!



GALDERA: Pillhead taldeko zein kide sartu da, Fridays Crew talde azpeitiarrean, Arka kitarra jolearen ordez?

OPARIA: Aldexok eta Pillhead taldeen lehen lanak!

ANIMATU ETA ERANTZUN!

MAIATZAK 11, MUSIKA BERRIA KALEKO MOBIDAN!


Maiatzak 11, gaueko 23.00tatik 00.00tara, Gipuzkoan atera diren disko berriak entzungo dira : STRIKERS, PILLHEAD eta ALDEXOK taldeenak. Gure mugetatik kanpoko KAOS URBANO eta KELTOI! taldeen lan berriak ere entzungo dira. Horrez gain, beti bezala, agenda, lehiaketa eta inkesta ere aipatuko dira. Entzun beharreko irratsaioa, Oi! musika eta katxondeoa!

2011-05-03

ASTEROKO LEIHAKETA (Maiatzak 4)


Aste honetako leihaketa NPJ taldearen ingurukoa da, beraien abesti ez-ineditoei dagokien galdera da. “Punkoi! Eta R&R” abestiaz aparte, beraien “Galtzeko Jaioak” diskoan ez dagoen eta aldi berean beraien maketan agertzen den, zein abesti jotzen dute zuzenean NPJ-tatarrrek?

Oparia, NPJ taldearen “Galtzeko Jaioak” diskoa izango da. Badakizue, PARTE HARTU eta ERANTZUN!

Maiatzak 4, NPJ , KALEKO MOBIDAN!


Maiatzak 4, Gaueko 23.00tatik 00.00tara Kaleko Mobida Euskal Herriko Punkoi! Irratsaioan, NPJ talde donostiarreko hiru partaide izango dira Txapa irratiko estudioetan: Alex (bateria), Saxo (gitarra) eta Garmen (baxua).  Hauek elkarrizketatu, beraien “Galtzeko jaioak” diskoko eta zuzeneko abestiak entzun, lehiaketa, agenda eta inkesta aipatzeaz gain Strikers talde debarraren “Gure Izaera” disko berri berriko abestiak entzungo dira. Oi! musika eta Katxondeoa! Ez ezazu galdu!!