2011-06-30

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Azken irratsaioa entzun badezute, jakingo duzue nondik doazen tiroak...Non hasten eta bukatzen du bere ibilbidea hor goiko tramankulu horrek? Opari bezala Perro Caliente taldearen lehen EP-a izango da. Animatu eta Erantzun!

2011-06-28

Ekainak 29, HOEHNIE RECORDS ZIGILU ALEMANIARRA KALEKO MOBIDAN!


Gaueko 23.00tatik 00.00etara Kaleko Mobida Punkoi! irratsaioan,nazioarteko irratsaio bat izango dugu, Hoehnie Records-eko jauna izan dugu estudioetan, bere zigiluko nobedadeak entzungo ditugu. Horretaz aparte, Aitor Apurtu etorriko da eta Bidasoa Attack 2. festibaleko kronika bat egingo dugu. Agenda, lehiaketa, inkesta...eta Oi! and fun!

2011-06-22

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Irratsaioan jarritako The Rivals taldearen zein abesti bertsionatzen du 80. hamarkadako britainiar Oi! talde famatu batek? Erantzunen artean Artaza Combat taldearen “R&R Taupadak” diskoa zozketatuko da. Parte hartu eta erantzun!!

Ekainak 22, BOOTBOY MUSIKA KALEKO MOBIDAN!


Asteazken honetan, gaueko 23.00tatik 00.00tara 70.hamarkadako Punk-Oi!aren jatorrietara joko dugu, glam eta pub rock musikari egingo diogu tartea, hauek punkoi!aren oinarrietan zelako loturak izan zituzten jakiteko asmotan. Hustler, Cock Sparrer, The Rivals, Slade, Gumbo...taldeen musika entzungo da. Horretarako gure Asier Breaking Rules kolaboratzailea izango dugu estudioan. Betiko leihaketa, agenda eta inkestaz gain, Artaza Combat talde Galdakaoarraren "Rock & Roll taupadak" izeneko diskoa aurkeztuko da. Oi!

2011-06-15

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Zein kide konpartitzen dute Strikers eta Sekuestro Express taldekoek?

Oparia: Paso de ti taldearen "Donde akaba la Esperanza"  diskoa eta KK Zarra eta Patadazo taldearen split-a zozketatuko da.

2011-06-13

Ekainak 15, BERGARA ETA INGURUKO PUNK MUSIKA KALEKO MOBIDAN!!


Ekainak 15, Asteazkena, Gaueko 23.00tatik 00.00tara Kaleko Mobida Punkoi! irratsaioan, Bergara eta inguruko Punk taldeen inguruan arituko gara, No Hay Soluzion, Desprezio, Rombos Negros eta Klabo Oxidado taldeen musika entzungo dugu. Hau hobeto azaltzeko gure Biru kolaboratzailea izango dugu, gai honetan aditua. Beti bezala agenda, lehiaketa eta inkesta ere aipatuko dira. Oi!


2011-06-07

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Bidasoa Attack 2. bilduma aurkeztuko dugu aste honetan, baina aste honetako galdera Bidasoa Attack lehenengo bildumari buruzkoa da, Aitor Apurtuk parte hartzen duen zein taldek jotzen du O.V.N.I. izeneko abestia bertan? Oparia Petruska Records-en lote ikaragarria: Big Brown Beavers, Birracel, Apurtu 1989-2009, Local Punk for Global Chaos, Bidasoa Attack 2… ERANTZUN!

Ekainak 8, Bidasoa Attack 2 eta Apurtu 1989-2009 KALEKO MOBIDAN!!


Asteazkena, Gaueko 23.00tatik 00.00tara, Petruska Records-eko kapoa den Aitor Apurturen bisita jasoko dugu. Bidasoa attack 2.a eta Apurtu taldearen 1989-2009 bilduma bikoitza (55 abesti)aurkeztuko ditugu. Beti bezala agenda, inkesta eta lehiaketa bikain bat aipatuko dira. Aste honetan Punk musika eta katxondeoa!Oi!