2012-10-30

Urriak 31, Izu Giroa fanzinekoei elkarrizketa, Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan, gaueko 23.00etatik 00.00etara Izu Giroa punk eta hardcore fanzineko erredaktoreei, Gotzon eta Iñigori, egin diegu elkarrizketa Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Batetik beraien azkeneko zenbakia komentatuko degu eta bestetik, Gotzoni esker, Barakaldoko eta ezkerraldeko 80. hamarkadako punk mugimendua aztertuko dugu. Honez gain, agenda, berriak eta aktualitatea izango dugu. Agur bat entzuleei! Oi!

2012-10-23

Urriak 24, Apurtu taldeari elkarrizketa Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara Euskal Herriko Punkoi!aren onena ekarriko dizu Kaleko Mobida irratsaioak. Aste honetan, hainbat kolaboratzaileren parte hartzea izanik, aurreko asteko kontzertuen kronikak egiteaz gain, Aitor Apurturekin (Apurtu taldeko abeslari eta gitarralari) hitz egingo dugu. Beraien "Tik Tak" disko berria kaleratu berri da, eta berau entzuteaz gain Aitorri taldearen nondik norakoak galdetuko dizkiogu. Berriak agenda eta Punk-oi!a jaun andreok!

2012-10-16

Urriak 17, Tolosaldeko Mugimendua Kaleko Mobidan!


Asteazkena, gaueko 23.00ak eta punk-oi!aren ordua iritsi da Info 7 irratira. Gaurkoan Tolosaldeko gonbidatuz beteko dugu gure Txapa Irratiko estudioa, batetik Bardulia Skinhead Meeting kontzertuaren nondik norakoak aztertuko ditugu bertako antolatzaileekin (Otaño eta Beñat), Broken Faces talde berriagatik ere hitz egingo dugu bere abeslari Elordirekin, eta azkenik The King Of The Jungle fanzinearen 2. zenbaki berriagatik ere hitz egingo dugu. Azkenaldiko kontzertuak aipatuz, Shock Waves talde nafarraren single berria eta Apurtu taldearen "Tik tak" Lp berriak entzungo ditugu giro ederrean, Euskal Herriko Punk-Oi!aren aktualidadea eskainiz.

2012-10-09

Urriak 10, II. Fanzine egunaren kronika Kaleko Mobidan!


Asteazkena, gaueko 23.00ak eta azkenean iritsi da Kaleko Mobida bergararraren hirugarren denboraldia, Euskal Herriko punk-oi! musikaren aktualitatea zure etxean. Irratsaio hau berez aurreko astean emititzeko zegoen prestatua, arazotxo batzuen ondorioz aste honetan emitituko dugu. Irailak 22an ospatutako II. Fanzine egunaren kronika zehatz bat egiteko Andoni Teletetxo, Pepino eta Mugu izan genituen gurekin. Badator, bueltan da, Kaleko Mobida!!