2014-04-29

Apirilak 30, Asteburuko kronika eta hainbat berri, Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarriko dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aste honetan, Gernikako Ospa tabernan ospatutako kontzertua eta Xixonen ospatutako Sharp Invasion Vol.II-aren kronika sakon eta bortitzak ekarriko dizkizuegu. Bestetik, datorren kontzertuen agendan protagonista izango diren taldeen abestiak entzungo ditugu: Lucifer Star Machine (Erresuma Batua), Penadas por la Ley, Citizen Kane...eta baita mundu mailako nahiz bertako harri bitxiren bat ere. Hau dena berri asko eta askoz lagunduta.

2014-04-22

Apirilak 23, No Turning Back zigiluaren aurkezpena, Kaleko Mobidan!

Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarriko dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aste honetan Artaza Combat bizkaitarren eta The Sinners goierritarren aurrerapen diskoak entzun ostean, "No Turning Back" euskal zigiluaren berri emango dizuegu. Saltzen dauzkaten diskoetako musika entzungo dugu eta beraien proiektuak eta nondik norakoak aurkeztuko dizkizuegu. Honekin batera, agenda bete betea eta berri andana!

2014-04-15

Apirilak 16, Zonbie and the Anboters taldea, Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarriko dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aste honetan Zonbie and the Anboters taldehernaniarreko taldekideak izango ditugu gure estudioan beraien lehen biziko 8 abestiz osatutako lana aurkezten. Hau dena, musika berriz inguratuta, berri andana eta agenda bete betearekin! EH-ko Punk-oi! seinalean!

2014-04-01

Apirilak 2, Deaf Squad taldea Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarriko dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aste honetan Deaf Squad talde legazpiarreko taldekideak izango ditugu gure estudioan beraien lehen biziko 12 abestiz osatutako lana aurkezten. Hau dena, musika berriz inguratuta, berri andana eta agenda bete betearekin! EH-ko Punk-oi! seinalean!