2014-04-29

Apirilak 30, Asteburuko kronika eta hainbat berri, Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarriko dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aste honetan, Gernikako Ospa tabernan ospatutako kontzertua eta Xixonen ospatutako Sharp Invasion Vol.II-aren kronika sakon eta bortitzak ekarriko dizkizuegu. Bestetik, datorren kontzertuen agendan protagonista izango diren taldeen abestiak entzungo ditugu: Lucifer Star Machine (Erresuma Batua), Penadas por la Ley, Citizen Kane...eta baita mundu mailako nahiz bertako harri bitxiren bat ere. Hau dena berri asko eta askoz lagunduta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario