2014-05-20

Maiatzak 21, Bidasoa aldeko berriak Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarriko dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aurreko asteetako kontzertuak aipatu ondoren, Aitor Apurturen bitartez lortutako fanzine eta diskoak aurkeztuko ditugu: Fraktura, Torpedo-D, Arny et les Chahiz, Kaos Kooperativ, Apurtu...Matxinada fanzinearen bigarren zenbakia eta berarekin dakarren Suburbio taldearen maketa ineditoa...Honekin guztiarekin batera, berri asko, umorea eta agenda bete betea.

2014-05-13

Maiatzak 14, Hawkins Thugs taldea, Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarriko dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aste honetan, Hawkins Thugs arrasatearrak izango ditugu gure estudioan beraien lehen biziko 4 abestiz osatutako lana aurkezten. Beraien komeriak eta istorioak aipatzeaz gain, hurrengo lana izango deneko primiziak ere entzungo ditugu. Hau dena, musika berriz inguratuta, berri andana eta agenda bete betearekin! EH-ko Punk-oi! seinalean!