2014-01-28

Urtarrilak 29, Screamers and Sinners taldea, Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera, Screamers and Sinners taldeko kideen bisita jasoko dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan, beraien lehen diskoa den "Demon tales" aurkeztuko digutelarik. Kronikak, musika berria eta agenda bete betea ere izango dugu! EH-ko Punk-oi! seinalean!

2014-01-21

Bihar Urtarrilak 22, Gernikako III. Underground Gauen kronika!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera, Gernikako Underground gauen III. edizioaren kronika sakona egingo dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan, antolatzaileetako baten laguntzarekin (Rai). Beste alde batetik, Asier (Moto) gure kolaboratzailea ere bertan izango da eszenako nobedadeak helaraziz. Kronikak, musika berria eta agenda bete betea! EH-ko Punk-oi! seinalean!

2014-01-14

Urtarrilak 15, Gabonetako Kronika, Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera, Gabonetako kronika sakona eginez emango dio hasiera 2014ari Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Abenduak 21eko Elgetako Ostiada Oi! taldearen kontzertua, Abenduak 27ko Algortako Erasokaren geroartea eta Abenduak 30eko DOKAko kontzertuen kronika egingo dugu, beraietako zuzeneko abestiak entzunez. Bestetik agenda bete betea eta berria andana izango ditugu. Hau guztia Euskal Herriko Punk-oi!aren seinale onenean.